Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon batek emaztea hil du Granadan

Ondoren, gizonak bere buruaz beste egin du. Alaba batek aurkitu ditu senar-emazteen gorpuak, bikotearen etxebizitzan bertan.

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

43 urteko gizon batek emaztea hil du igande goizalde honetan Granadan, Guardia Zibileko iturriek jakinarazi dutenez. Bikotearen etxebizitzan gertatu da jazoera, Granadako La Zubia udalerrian. 40 urteko emaztea hil ostean, bere buruaz beste egin du senarrak.

Bikotearen alaba batek aurkitu ditu gorpuak igande honetan, eta Guardia Zibilari abisua eman dio. Guardia Zibilak berak ikerketa abiatu du gertaeraren nondik norakoak argitzeko.

-------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Tratu txarrak emakumeak Tratu txarrak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna