Gizartea -

Hiru egun desagerturik

Benjamin Gonzalez atleta ohiaren gorpua erreskatatu dute Atxarten

Kirolari olinpiko ohia iragan larunbatean desagertu zen Atxarteko zonan (Durango).

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benjamin Gonzalez atleta olinpiko ohiaren gorpua erreskatatu du Ertzaintzak arratsaldean. Atxarteko (Durango) zonan, mendian zebilenean desagertu zen kirolaria iragan larunbatean.

Gorpua 17:00ak aldera aurkitu dute. Ertzaintzaiko mendi taldeak eta helikopteroak gorpua erreskatatu dute.

Nerea Etxegibel atletarekin izan zituen bi alabak bisitatzera etorri zen Durangora (Bizkaia) Benjamin Gonzalez, senitartekoek azaldu dutenez.

Iragan larunbat goizean mendira buelta bat ematen joan zen, baina bazkaltzeko etxean izango zela agindu zuen. Arratsaldean ez zen etxera itzuli eta telefono deiei ez zien erantzunik ematen. Ondorioz, familiak desagerpenaren abisua eman zuen.

Orduz geroztik, Ertzaintzako eta DYAko kideek eta boluntarioek atleta ohia bilatu dute Atxarteko zonan, eskalada zale bizkaitarren ohiko helburuan.

Ibilbide profesionala

Gonzalezek eta Nerea Etxegibelek elkar ezagutu zuten 80ko hamarkadan. Emakume bizkaitarrak Espainiako txapelketetan brontzezko domina lortu zuen 60 metroko hesi-lasterketan, Anoetan egindako lehiaketan. Benjamin Gonzalez, ostera, 800 metroko lasterketan txapeldun izan zen.

Benjamin Gonzalezek Los Angeleseko Joko Olinpikoetan parte hartu zuen 1984an. 1985ean 800 metroko lasterketan munduko txapeldunorde izan zen, eta hirugarren 400 metroko lasterketan, Europako txapelketan, 1982an, Milanen. 32 aldiz Espainiako selekzioarekin aritu zen nazioarteko txapelketetan.

Lehiaketa utzi ostean, Javier Gomez Navarro Kirol estatu-idazkariaren aholkularia izan zen (1990-1993). Ondoren atletismo produktuak egiten dituzten enpresetan lanean izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea