Gizartea -
Auto-istripuak
Zirkulazioa normaltasunera itzuli da AP-8an Mendaron eta N1 errepidean Adunan
Goizean, auto-ilara luzeak sortu dira Irungo noranzkoan, Gipuzkoako errepideetan izandako lau auto-istripuren ostean. Bizkaian, bi auto-istripu jazo dira.
Agentziak | Erredakzioa
Asteazkeneko honetan auto-ilara luzeak sortu dira AP-8 eta N-1 errepideetan, Irungo noranzkoan (Gipuzkoa), Mendaron izandako bi auto-istripuren ondorioz, eta Adunan izandako beste bi istripuren ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
07: 00ak aldera, ibilgailu bat errepidetik atera da AP-8 autobidean, Mendaron, eta babes-hesiaren aurka talka egin du. Handik gutxira, beste istripu bat gertatu da, bi autoren artean. Ondorioz, 4 kilometroko auto-ilarak izan dira Irungo noranzkoan.
Ordubete geroago, ondoz ondoko bi istripu jazo dira N-1 errepidean, Adunan, eta 7 kilometroko auto-ilarak sortu dira.
Bizkaian, BI-636 errepidean, Gueñesen, bi autok talka egin dute, eta Arrontegiko zubian, auto batek eta furgoneta batek talka egin dute, inguruan auto-ilara luzeak sortuz.
Dena dela, goizean zehar auto-ilarak pixkanaka amaitu dira eta zirkulazioa bere onera etorri da jada.