Gizartea -

World Cheese Awards

63 domina irabazi dituzte Euskal Herriko 31 gaztandegik

Nazioarteko gazta lehiaketa garrantzitsuenean arrakasta handia izan dute Idiazabal Jatorri Izeneko eta Artzai Gazta elkarteko gaztandegiek.

Idiazabal Jatorri Izendapeneko gazta. Argazkia: EiTB
Idiazabal Jatorri Izendapeneko gazta. Argazkia: EiTB
Idiazabal Jatorri Izendapeneko gazta. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idiazabal Jatorri Izendapeneko eta Artzai Gazta elkarteko gaztandegiek 63 domina (super-urrezko bat, urrezko 12, zilarrezko 21 eta brontzezko 29) lortu dituzte, urriaren 18an, Bergamon (Italia) ospatu den World Cheese Awardseko 32. Edizioan. Mundu osoko 3.804 gazta lehiatu dira aurtengo edizioan. 

Hauek dira dominak irabazi dituzten gaztandegiak:

SUPER URREA:

AZKARRA, S.C (domina bat)

URREA:

ANGEL LINZOAIN (bat)

BENGOTXEA (bi)

J. ARANBURU ELKARTE SAT (bat)

JOSE INAZIO UGARTEMENDIA JAUREGI (bat)

MARTA PEREZ LOPERENA (bat)

PATXI AMILLANO GARASA (bat)

PATXI OTAEGI (bat)

QUESOS LA VASCO NAVARRA, S.A. (bat)

RICARDO REMIRO AGIRRE (bat)

S.C. BALDA ARTOLA Y OTROS (bi)  

ZILARRA:

AIXTRA S.C. (bat)

ARANTXA GARAIBURU ETXEBERRIA (bat)

ARDIARANA S.L. (bi)

AZKARRA, S.C (bat)

BENGOTXEA (lau)

BOSTIBAIETA S.C. (bi)

HNOS. AUDIKANA SAEZ DE BIKUÑA S.C. (bat)

JOSE INAZIO UGARTEMENDIA JAUREGI (bi)

JOSEBA INSAUSTI MUJIKA (bat)

LATXA ESNEA S. COOP. (bat)

S.C JUANBELTZ LOPEZ (bat)

SAT OLANO 1 TROSKAETA, E.Z. (bi)

UNAI LEKUONA RUIZ DE LUZURIAGA (bat)

 

BRONTZEA:

AITOR URIEN TELLETXE (bat)

AIXTRA S.C. (bat)

ANGEL LINZOAIN (bat)

ARANTXA GARAIBURU ETXEBERRIA (bat)

ARDIARANA S.L. (bat)

BOSTIBAIETA S.C. (bat)

FRANCISCO JAVIER MUÑOA (bi)

GOINE BERRIA S.L (bat)

HNOS. AUDIKANA SAEZ DE BIKUÑA S.C. (bat)

J.ARANBURU ELKARTE SAT (bat)

JOSE ANTONIO GARMENDIA IRASTORZA Y OTROS, S.C. (bi)

JOSE INAZIO UGARTEMENDIA JAUREGI (bat)

JOSEBA INSAUSTI MUJIKA (bat)

LA LEZE S.C. (bi)

MARTA PEREZ LOPERENA (bat)

MAUSITXA, E.Z. (bi)

PATXI LOPEZ DE URALDE FERNADEZ (bat)

PATXI OTAEGI 1 PEDRO ZUZUARREGI ETXEBERRIA (bi)

RICARDO REMIRO AGIRRE (bat)

S.C JUANBELTZ LOPEZ (bat)

S.C. BALDA ARTOLA Y OTROS (bat)

SANTAMAÑE ELKARTEA, S.L. (bi)

Artzai Gazta elkarteko kide den Azkarra gaztandegiak munduko gazta ketu onenaren saria irabazi du. Gorka eta Iban Asurmendi anaiek egindako gazta da. Ardi latxen esne gordinarekin egin eta aitak irakatsi bezala ketzen dute gazta.

Hainbat herrialdetako 250 epailek egin dute hautaketa eta 3.804 gaztaren artean Euskal Herriko gaztak nabarmendu dituzte.  

Bestalde, asteburuan La Seu d´Urgellen egin den Pirinioetako Artisau Gazta Txapelketan ere, Gazta Zaharra kategoriako hiru sarituak Euskal Herrikoak izan dira: SAT Olanoren Eginoko artzaia (Egino, Araba), Angel Linzoain Eugiren Atekoa (Iragi, Nafarroa) eta Baztarrika gaztandegiarena (Gabiria, Gipuzkoa).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Nafarroa gaur Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Idiazabal Gazta