Gizartea -

Iruñea

Iturrama bulebarreko eta Mendillorriko aintzirako haur-parkeak estali egingo dituzte

Udalak 200.000 euro bideratuko ditu bi jolastokiak olanaz estaltzeko.

Iruñeko parke bat. Argazkia: Iruñeko Udala
Iruñeko parke bat. Argazkia: Iruñeko Udala
Iruñeko parke bat. Argazkia: Iruñeko Udala

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iturramako bulebarreko eta Mendillorriko aintzirako haur-parkeak olana batekin estaltzeko erabakia hartu du Iruñeko Udalak. Lan horiek egiteko 200.000 euroko aurrekontua bideratuko da. Olana hauek euritik eta eguzkitik babestuko dituzte erabiltzaileak.

Udaletik adierazi dutenez, bi jolastokiek erabiltzaile asko izaten dituzte urte osoan, baina eguraldiak lagundu ezean ezin daitezke erabili. Izan ere, ez dago inolako babesik inguruan.

Olanak jolasguneen gainean jarriko dira. Horretarako, Udalbatzak adierazi duenez, teknikoki eta segurtasun aldetik hainbat betebehar izan beharko dituzte kontuan proiektuek.

Iturramako bulebarreko haur-parkeari dagokionez, guztira 250 metro karratu estaliko dira. Mendillorriko aintzirako haur-parkean, berriz, 220 metro karratuko azalera estaliko da.

Bi parkeetan, eta jolasgunearen edozein gunetan, pergolak gutxienez 3 metroko garaiera librea izango du, eta jolas baten gainean dagoenean, horren puntu altuenetik gutxienez 1,5 metrora egon beharko du estalkiak.

Udalak halako guneetarako duen proposamenean jasotzen duenez, egitura metalikoak erabiliko dira, eta haietan eutsita, hausturak eta urratzeak galaraziko dituen erresistentzia handiko mintzezko estalkia. Olana poliesterrezkoa izango da, PVCz estalia alde bietatik, kolore zuri zeharrargikoa, eta zikinkeriaren kontra tratatua.

Halaber, zutabe, habe, arku, tripode eta, oro har, egituraren euskarri guztiek aintzat hartu beharko dituzte jolas-tokien segurtasun-azalerak, eta, beharrezko jotzen bada, material bigungarriez estali beharko dira. Gainera, baldintza-agirian lehentasuna ematen zaie perimetroko euskarrietan soilik sostengatzen diren egiturei, hots, erdiko zutaberik eduki ez eta, hortaz, jolasgunean tokirik hartzen ez dutenei.

Estalkiek hiru urteko bermea izango dute, eta epe horretan egin beharreko mantentze-lanak proiektua egiten duen enpresak hartu beharko ditu bere gain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Albisteak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Udala albisteak