Gizartea -

Nafarroan

Gipuzkoar bat hil da A-15 errepidean, auto-istripuan

Istripuan ez da beste inor zauritu, gizona bakarrik bidaiatzen baitzuen. Foruzaingoa istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da. Gizonak ibilagiluaren kontrola galdu du eta errepidetik atera da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

58 urteko R. J. A. Anoetako (Gipuzkoa) gizon bat hil da gaur goizean A-15 errepidean, istripuan larri zauritu ostean. Istripua Leitzaran autobidean izan da, Leitza parean, ibilgailua errepidetik aterata.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, auto-istripua 13:41ean gertatu da Leitzako bidegurutzearen parean, eta horretan ez da inor gehiago zauritu; izan ere, hildakoa bakarrik bidaiatzen zuen ibilgailuan.

Foruzaingoa istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da; gizonak ibilgailuaren kontrola galdu du Iruñeako norabidean bidaiatzen zegoela eta babes erdibitzailearen aurka talka egin du. Gizona segidan hil da.

Istripuaren ondorioz, Donostiarako norabideko bi errei itxi dituzte, eta Iruñerako bat.

Foruzaingoaren patruilak bertaratuta, trafikoa Leitza iparraldetik bideratu dute eta 18:20rako errepidea zabaldu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea