Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon bat bikotekidea hiltzen saiatu da Donostian, lokal bati su emanez
Gizonezkoa atxilotu egin dute, bikotekidea zegoen sotoari su eman eta gero.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
49 urteko gizon bat atxilotu dute gaur Donostian, bikotekidea hiltzen saiatzea egotzita.
Antza denez, gizonak su eman dio emakumea zegoen lokaleko sotoari, baina biktimak bere kabuz ateratzea lortu du. Ospitalera eraman behar izan dute, antsietate krisi batek jota.
Udaletik azaldu dutenez, erasoa 07:50ean jazo da, Jauregi Jeneralaren kaleko 10. zenbakian dagoen lokal batean.
Udaltzaingoak atxilotu egin du ustezko erasotzailea, eta hilketa saiakera egotzi dio, genero indarkeria dela eta.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia
Indarkeria matxista
Gipuzkoa
Euskal Autonomia Erkidegoa
Delituak
Gizartea
Eguneko albisteak
Albisteak
Matxismoa
Erailketak