Gizartea -

KONPONDU DUTE ARAZOA

Akats informatiko batek zerbitzurik eman ezinda utzi ditu euskal farmaziak

Enpresa hornitzailearen sistema informatikoan izan den arazo bat dela eta, EAEko farmaziek ezin izan dituzte errezeta elektronikoak irakurri eta botikak eman, 12:30 aldera arte.

Farmazia baten ETBren artxiboko irudia.
Farmazia baten ETBren artxiboko irudia.
Farmazia baten ETBren artxiboko irudia.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kaosa izan da gaur goizean EAEko farmazietan. Informazio-sisteman akats bat izan da eta farmazialariek ezin zituzten errezeta elektronikoak irakurri, eta ondorioz, botikak eman. Goizean goiz hasi eta 12:30 arte ez da konpondu arazoa. 

Osasun Sailak eta Osakidetzak oharra bidali dute komunikabideetara arazoa ahalik eta lasterren konpontzeko eta eragozpenekin lehenbailehen amaitzeko lanean ari zirela jakinaraziz.

Jakitera eman dutenez, "Euskadiko farmazia sarearen informazio-sistema zerbitzurik gabe geratu da, enpresa hornitzailearen sistema informatikoan matxura bat izan ondoren". Intzidentzia goizean goiz antzeman dute eta "Osasun Saila berehala jarri da Osakidetzarekin harremanetan, errezetak paperean inprima zitzan" azaldu dute oharrean.

Farmazien informazio-sistema kudeatzen duen enpresa goiz osoan aritu da lanean, eta bitartean, Etengabeko Atentzio Guneetan (EAG), guardiako osasun zentroetan alegia, errezetak inprimatzeko aukera jarri dute, mendikamentuak urgentziaz behar izanez gero.

Azkenean, farmazialariek jakitera eman dutenez, eguerdian, 12:30 aldera, konpondu da arazoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sendagaiak Farmaziak