Gizartea -

Desagertzea

Desagertutako Bergarako gazte baten bila ari dira Anboto mendian

26 urteko gizonezkoaren senitartekoek atzo arratsaldean aurkeztu zuten salaketa.

Bizkaiko DYAko kideak, bilatze lanetan. Argazkia: @DYABizkaia
Bizkaiko DYAko kideak, bilatze lanetan.
Anboto inguruan desagertutako 26 urteko Bergarako gazte baten bila ari dira

1:13

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erreskate taldeak atzo arratsaldetik desagertuta dagoen 26 urteko Bergarako (Gipuzkoa) gizonezko baten bila ari dira Anboto mendi inguruetan.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean ekin zieten bilatze lanei, gaztearen familiak salaketa jarri eta gutxira.

Ertzaintzaren Mendi Unitateko agenteak, helikoptero bat eta Bizkaiko DYAren boluntarioak ari dira mendia arakatzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Euskal mendiak Gizartea Eguneko albisteak Bergara Albisteak Desagertutako pertsonak Istripuak Anbotoko mendilerroan Debagoiena eskualdea