Gizartea -
Indarkeria matxista
Emakume batek sexu erasoa jasan duela salatu du Bilbon
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko eta ustezko erasotzailea atxilotzeko.
EITB.EUS
Emakume batek salaketa aurkeztu du ertzain-etxe batean, igande goizaldean Bilbon jasandako sexu eraso dela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko eta ustezko erasotzailea atxilotzeko.
Polizia autonomikoak ez du eraso matxista horren inguruko bestelako xehetasunik eman.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo
Ertzaintza
Indarkeria matxista
Salaketak
Gizartea
Indarkeria matxistaren biktimak
Eguneko albisteak
Albisteak
Tratu txarren biktimak
Matxismoa
Sexu erasoak