Gizartea -

2020-2021 ikasturtetik aurrera

Medikuntza gradua eskaintzeko baimena jaso du Deustuko Unibertsitateak

Unibertsitate pribatuak Bilbon duen campusean emango dira eskolak. Guztira, 80 plaza eskainiko ditu.

Unibertsitatea, artxiboko irudi batean. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia
Unibertsitatea, artxiboko irudi batean
Unibertsitatea, artxiboko irudi batean. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Deustuko Unibertsitateak Medikuntza gradua eskainiko du datorren ikasturtetik aurrera, erakunde akademikoak gaur jakinarazi duenez. Denera 80 ikasleentzako lekua eskainiko du, eta Bizkaiko campusean eskainiko dituzte eskolak

Eskolak eman ahal izateko azken baimen ofizialaren faltan zegoen unibertsitatea, eta ostegun honetan lortu du azkenean Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak eman beharreko oniritzia.

Izan ere, gradua ikasturte honetan hasteko asmoa zuen Deustuko Unibertsitateak, baina Unibasqek egindako eskaera batzuk tarteko, atzeratu egin behar izan zuen.

Unibertsitateak ohar batean azaldu duenez, iaz 700 bat eskaera jaso zituen. Erakunde akademikoaren esanetan, aukeratuta ditu 29 irakasle eta izenpetuta praktikaldia egiteko hitzarmenak 11 ospitale pribaturekin.

Bilboko campuseko eraikin berri batean (900 metro koadro) emango dituzte eskolak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Deustuko Unibertsitatea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Osasun albisteak