Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Gizon batek bere emaztea hil du Bartzelonako Castellbisbal herrian
Erasoaren ondoren, bere burua entregatu zuen gizonezkoak polizia-etxean, eta hilketa aitortu zien udaltzainei.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
52 urteko gizon batek bere emaztea hil zuen, atzo iluntzean, Bartzelonako Castellbisbal herrian. Esquadra Mossoek zabaldutako informazioaren arabera, 23:00 inguruan izan zen hilketa.
Erasoaren ondoren, bere burua entregatu zuen gizonezkoak polizia-etxean, eta hilketa aitortu zien agenteei.
Bikotearen etxebizitzara joan ziren Esquadra Mossoak, eta, gizonak aitortu bezala, bertan aurkitu zuten emakumearen gorpua. Hilketaren inguruko informaziorik ez dute jakinarazi.
Gizonezkoa atxilotu egin dute, eta ondorengo orduotan eramango dute epailearen aurrera.
Esquadra Mossoek ikerketa zabaldu dute, gertatutakoa argitzeko. Epaitegietako iturriek jakitera eman duenez, gizonezkoak ez du genero indarkeriarekin lotutako aurrekaririk.
Azken kasu honekin, jada 51 dira urte honetan Espainiako Estatuan indarkeria matxistak hil dituen emakumeak.