Gizartea -

Selektibitatea

Kimikako azterketan izandako arazoen konponbidea aztertzen ari da EHU

Antza denez, euskarazko azterketaren itzulpenak hainbat akats zeuzkan eta horrek ikasle asko desesperatu zituen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EHUk kimikako selektibitateko azterketaren inguruan sortutako arazoa aztertu eta beharrezko neurriak hartuko ditu unibertsitate ikasketak egin nahi dituzten guztiei aukera berdinak izatea bermatzeko helburuarekin.

Komunikatu batean, Hezkuntza Sailak azterketa hori egin zuten ikasleen "kezkari" erantzun dio, EHUrekin harremanetan jarri eta arazoa konpontzen saiatzen ari direla iragarrita . Antza denez, azterketa horren euskarazko itzulpenean hainbat akats zeuden.

Bestalde, EHUko Ikasleen Kontseilua gertatutakoarekin "oso kezkatuta" agertu da, "itzulpenean egindako akatsek azterketa euskaraz egin dutenen kalterako izan daitekeelako".

Azterketa berrikustea

Ohar baten bidez, Kontseiluak kexak "bideratzeko" laguntza eskaini die ikasle kaltedunei eta azterketa berrikusteko eskubidea dutela gogoratu die "kaltetu egin dituztela ikusten badute".

Gainera, Ikasleen Kontseiluak unibertsitateari informazioa eskatuko diola esan du "astelehenean eta premia handiarekin", gertatutakoa "aztertu eta etorkizuneko deialdietan "akatsak saihesteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea