Gizartea -
Helikopteroan eraman dute
Auto batek zikloturista bat harrapatu du Beran
Istripuan beste txirrindulari batek ere zauriak izan ditu eta Iruneko Ospitalera eraman dute anbulantziaz.
Erredakzioa
Auto batek zikloturista bat harrapatu du Beran eta Nafarroako Gobernuko helikopteroak Donostiako ospitale batera eraman du buruan eta gorputzeko beste zenbait lekutan kolpeak zituela. Biktima zikloturistentzako proba batean parte hartzen ari zen ezbeharra gertatu denean.
Istripuan beste txirrindulari batek ere zauriak izan ditu eta Gipuzkoako DYAko anbulantzia arrunt batean eraman dute Iruneko ospitalera, Foru Gobernuak jakitera emandakoaren arabera.
Gertatutakoaren berri 10:14ak aldera izan du SOS Nafarroa-112ko larrialdien koordinaziorako taldeak. Istripua N-121-A Iruña eta Behobia arteko errepidearen 63. kilometroan izan da, Bera inguruan. Gertatutakoaren arrazoiak ikertzen ari da Guardia Zibila Elizondoko Foru Poliziaren Herritarren Segurtasunerako patruila baten laguntzarekin.
Zaurituak ospitalera eramam dituzten bitartean, Irunerako erreia itxita izan dute eta zirkulazioa Berako industrialdetik bideratu dute.