Gizartea -
Hezkuntza Saila
Selektibitateko kimika azterketan izandako akatsa aztertuko du EHUk
Azterketa euskaraz egin zutenen kasuan itzulpen akatsak omen zeuden eta biologia menperatu behar omen zen ariketa ongi egin ahal izateko.
Erredakzioa
Hezkuntza Sailak selektibitateko kimika azterketan izandako akatsa aztertuko du gaur nola konpondu erabakitzeko. Dirudienez, azterketa euskaraz egin zutenen kasuan itzulpen akatsak omen zeuden eta biologia menperatu behar omen zen ariketa ongi egiteko.
EHUko batzorde batek izango du aztergai joan den asteko afera. Gainera, ariketetako bat gai-zerrendan ba ote zegoen ere aztertuko dute.
Selektibitateko koordinatzaileek ostiralean bertan azaldu zutenez, arazoarengatik kaltetuak izan direla pentsatzen dutenek ohiko prozedurak jarraitu behar dituzte eta azterketa berrikusi. Dena dela, Hezkuntza Sailak gertatutakoa argitzen duenean erabakiko dute kaltea konpontzeko bidea.