Gizartea -

Munduari bira

Elkanok berak erabaki zuen munduari bira nola egin

Halaber, Espainiara Portugalgo urak zeharkatuz itzultzea baztertu egin zuen, atxilotu egingo zutenaren beldur zelako.

Juan Sebastian Elcanoren ontziaren erreplika Getarian. Argazkia: EFE
Juan Sebastian Elcanoren ontziaren erreplika Getarian.
Juan Sebastian Elcanoren ontziaren erreplika Getarian. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Sebastian Elkanok berak erabaki zuen munduari bira nondik eman, Francisco de Albo pilotu greziarrak eta Miguel de Rodas maisuak babestutako itsasbidea baztertuta.

Hala frogatu du Tomas Mazonek itzuli eta orain argitaratutako dokumentu batek. Mazonen arabera, Albok eta Rodasek Malacatik –egungo Malasia- joatea proposatu zuten, baina Elkanok bide hori desegokia zela ondorioztatu zuen, montzoia dela eta.

Gainera, Malaca Protugalen menpe zegoen eta horrek ere eragin handia izan zuen Elkanoren azken erabakian.   

Espainiara Portugalgo urak zeharkatuz itzultzea ere baztertu zuen Elkanok, agintari portugaldarrak bera atxilotzen saiatuko zirela pentsatzen zuelako.

"Aurrerantzean, espedizio horren historia dokumentu hau aintzat hartuta azaldu beharko da", azpimarratu du.

Horrez gain, agiri horrek ondoko datuak ere baieztatu ditu: Fernando Magallanesek senide bat zeukan espedizio horretan (Martin de Magallanes) eta kapitain jeneralak bazekien Portugalgo Armadaren ontzi bat Indiara bidean zihoala.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Kultura Albisteak Historia Getaria Elkano 500 urte