Gizartea -

Kimika azterketa

Irizpide bikoitza erabiliko dute selektibitateko azterketa zuzentzeko

EHUk bi kalifikazio emango dizkie kimika azterketei: bata, orokorra eta bestea, akatsa zuen ariketa kenduta. Ikasleari notarik altuena emango zaio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itzulpen akats bat zuen selektibitateko kimika azterketaren harian, bi nota emango dituzte aztertzaileek, EHUko batzordeak erabaki duenez. Gauzak horrela, ikasleak bi nota izango ditu: bata, azterketa orokorrorena eta bestea, akatsa zuen ariketa kenduta. Ondoren, bi noten artean altuena emango zaio ikasleari. Azken puntuazioa datorren ostegunean ezagutzera emango dute.

Azterketaren beste ariketa bat bat gai-zerrendaren barnean ez zegoela salatu zuten ikasleek ere. Haien aburuz, ariketa horri erantzuna emateko beharrezkoa zen biologia ezagutzak izatea. EHUren arabera, berriz, galdera hauen edukia zuzena da.

Kaleratutako prentsa ohar batean, gertatutakoa "deitoratzen" dutela azaldu dute Unibertsitateko agintariek. Gainera, eragindako kaltea "ahalik eta arinen egiten lagunduko" dutela eman dute jakitera.

EHUk baieztatu duenez, "inor ez kaltetzea baimenduko du hartutako konponbideak". Hala ere, "kasu hauetarako aurreikusita dauden erreklamazio bideak zabalik" daudela gogoratu du EHUk.

Joan den ostiralean egin zuten selektibitateko kimika azterketaikasleek, euskarazko eredua, hain zuzen ere. Selektibitatearenkoordinatzaileek adierazi zutenez, ariketa batek itzulpen akats batzuen eta beste batek, biologiaren ezagutza eskatzen zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea