Gizartea -

Guardia Zibilaren operazioa

EAEko eta Kantabriako etxebizitzetan lapurretak egiten zituen talde bat desegin dute

Balio gutxiko gauzak ez ezik, bitxiak, dirua eta gailu elektronikoak ere osten zituzten.

Guardia Zibilak hiru gizon atxilotu ditu. Argazkia: Guardia Zibila
Guardia Zibilaren operazioa
Guardia Zibilak hiru gizon atxilotu ditu. Argazkia: Guardia Zibila

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak hiru gizon atxilotu ditu EAEko etxebizitzetan indarra erabiliz egindako 30 bat lapurretaren ustezko egileak direlakoan. Kantabrian ere 13 lapurreta egin omen zituzten.

Atxilotuak 23 eta 25 urte artekoak dira, eta Barakaldoko (Bizkaia) gela batean bizi ziren. Hiru gazteak arratsalde erdian biltzen ziren inguru bakartuetan dauden etxebizitzetan lapurretak egiteko, eta ez zuten bereizten jendea bizi zen ala ez, baina ez da indarkeria-kasurik antzeman.

Arropa bereziak erabiltzen zituzten basoan murgildu eta ikus ez zitzaten. Etxebizitzetan sartzen zirenean, balio gutxiko gauzak ez ezik, bitxiak, dirua eta gailu elektronikoak ere osten zituzten.

Egunsentian, jaso eta ostatura eraman zituzten, gauean lortutako harrapakinarekin.

Urriaren amaieran, Guardia Zibilak operazioa egin zuen Barakaldon, eta susmagarriak atxilotu eta Santoñako epaitegiaren esku utzi zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kantabria Lapurretak