Gizartea -
ZIENTZIA
Euskal Herriko Unibertsitatearen 'Zientzia Astea' hasi da Bilbon
Berritasun bezala, aurten 'BertsoZientzia' ikuskizuna gehitu zaio eskaintzari, bertsolaritza eta zientzia batzen dituen ekitaldia.
AGENTZIAK| ERREDAKZIOA
Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) Bilbon eman dio hasiera 'Zientzia Astea'ri, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren astea. Aurten doaneko 200 ekintza inguru eskainiko ditu euskal gizartea zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzeko.
'Zientzia Astea'ren 19. edizioa izango da, eta gaur goizean inauguratu du unibertsitateko Nekane Balluerka errektoreak. Jardunaldia Bilbon eta Barakaldon izango daazaroaren 6tik 10era, Donostian 7tik 9ra eta Gasteizen 7tik 10era.
Herritarrak eta ikasleak "zientziaren eta teknologiaren munduarekin ilusionatzeko" helburuarekin, unibertsitateak bisita gidatuak prestatu ditu eskolentzako, tailerrak, erakusketak, lehiaketak eta zientziaren txokoak.
190 ekintzatik 'Zientzia Club' nabarmendu du Balluerkak. Hartan, unibertsitateko adituek umorea eta musika nahasten dituzte zientziaren inguruan hitz egiteko eta "arrakasta handia" izan zuen aurreko edizioetan.
Berritasun bezala, aurten 'BertsoZientzia' ikuskizuna gehitu zaio eskaintzari, bertsolaritza eta zientzia batzen dituen ekitaldia muga tradizionalak hedatzeko eta publiko berri batengana iristeko.
"Kultura zientifikoaren esparrua lehentasun bat da denontzat", adierazi du Hezkuntza sailburuak. Azaldu duenez, EAEk unibertsitateko ikasketak dituzten pertsonen tasarik altuenetakoa ddauka Europan, baita ikasketa zientifiko eta teknologikoen eskaintza handienetakoa ere, "balorazio apartarekin".