Gizartea -

Denboralea

Euri-jasek eta haize bortitzak kalteak eragin dituzte Gorlizko Ospitalean

Gela batzuetan ur filtrazioak, zenbait leiho hautsi, uholdeak, aretoren bat estalkirik gabe eta ospitalea argindarrik gabe utzi zuen denboraleak.

Gorlizko Ospitalea (Bizkaia). Argazkia: Osakidetza
Gorlizko Ospitalea (Bizkaia). Argazkia: Osakidetza
Gorlizko Ospitalea (Bizkaia). Argazkia: Osakidetza

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nekane Murga Osasun sailburuak Gorlizko Ospitalea (Bizkaia) bisitatu du larunbat honetan. Azken egunetako euri-jasa eta haize ufada bortitzek kalteak eragin dituzte eraikinean. Hala ere, ospitaleko pazienteak "ongi artatzen" ari direla azpimarratu du sailburuak.

Bizkaia azken egunetan astindu duen denboraleak ospitalean eragindako kalteen nondik norakoak zehazteko azterketa egingo du Osakidetzak, Murgak aurreratu duenez. Kalteak "lehenbailehen" konponduko dituztela ziurtatu du.

Bestalde, ospitaleko profesionalei eta pazienteei "euren inplikazioa, elkartasuna eta elkar ulertzea" eskertu die sailburuak.

Hospital de Gorliz (Bizkaia). Foto: Osakidetza

Gorlizko Ospitalearen (Bizkaia) kanpoaldea. Argazkia: Osakidetza

Ospitaleko zuzendaritzak azaldu duenez, gela batzuetan ur filtrazioak, zenbait leiho hautsi, uholdeak, aretoren bat estalkirik gabe eta ospitalea argindarrik gabe utzi zuen denboraleak, baina dagoeneko azken matxura hori konpondu dute.

Murgak eta haren lantaldeak toki kaltetuenak bisitatu dituzte, eta ondoren Osakidetzak azterketa bat egingo du kalteen nondiko norakoak zehazteko, lehenbailehen konpondu ahal izateko.

Gorlizko Ospitaleak ehun urte bete ditu aurten, eta errehabilitazio terapiak aurrera eramaten dituzte bertan. Iaz 2.300 pertsona baino gehiago ospitaleratu zituzten, eta 40.000 paziente baino gehiago artatu zituen zentroak.

Hospital de Gorliz (Bizkaia). Foto: Osakidetza

Zuhaitz bat Gorlizko Ospitalean (Bizkaia). Argazkia: Osakidetza

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Denboraleak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gorliz Ekaitzak