Gizartea -

Zentral nuklearrak

Segurtasun probak egingo dituzte Espainiako zentral nuklear guztietan

Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren arabera, zentral nuklearretan egingo dituzten probak “neurri berriak ezartzeko lehen pausoa" dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak probak egingo ditu zentral nuklear "guztietan, salbuespenik eta bereizketarik gabe", eta, ondoren, zentral bakoitzak dagozkion neurriak hartu beharko ditu.

Hori adierazi du Isabel Mellado Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluko zuzendariak; ildo horretan, zentral nuklearretan egingo dituzten ''estres probak'' "neurri berriak ezartzeko lehen pausoa" izango direla gaineratu du.

Fukushimako (Japonia) zentral nuklearreko istripuaren ondorioak eta zehaztasunak ezagutzen direnean Espainiako zentral nuklearretan "neurri berriak”ezarriko dituztela esan du.

2012ko lehen hiruhilekoan Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak txostenak bidali beharko dizkio Europako Batzordeari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea