Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Zortzi urteko kartzela-zigorra lagun bat bortxatzeagatik, Donostian
21 urteko gazteak aspalditik ezagututako neska bat bortxatu zuen. Gipuzkoako Auzitegiak, gainera, datozen 9 urteetan biktimara hurbiltzea eta berarekin inolako harremanik izatea debekatu dizkio.
Erredakzioa
Zortzi urteko espetxe-zigorra ezarri diote 21 urteko gazte bati, Donostiako ostatu batean bere lagun bat bortxatzeagatik. Gertaera 2009ko urtarrilaren 1ean jazo zen. Akusatuak une hartan 18 urte zituen neska bat hartu zuen Hendaiako geltokian, aspalditik lagunak zirela. Ondoren, Donostiara trenez joan ziren.
Epaiak dioenez, taberna batzuetan hainbat trago hartzen egon ostean, ostatu batera joan ziren. Behin logelan, akusatuak bere jarrera aldatu zuen eta era bortitzean aritzen hasi zuen. Gazteak neska bortxatu zuen.
Gipuzkoako Auzitegiak frogatutzat jo du abusu sexualeko delitua. Hori dela eta, zortzi urteko espetxe zigorra ezarri diote akusatuari. Gainera, datozen 9 urteetan biktimara hurbiltzea eta berarekin inolako harremanik izatea debekatu dizkio. Gauzak horrela, neskak pairatutako kalte moralak direla eta, 6.000 euroko kalteordainak jasoko ditu.