Gizartea -

Ekitaldia, Bilbon

Quiroga: 'Egungo krisiak argi utzi du etorkizuna emakumeena dela'

Emakundek antolatutako jardunaldi baten inaugurazioan Eusko Legebiltzarreko presidenteak adierazi duenez, "emakumea ekonomiaren protagonista ari da bihurtzen".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidenteak adierazi duenez, ''egungo krisiak argi utzi du etorkizuna emakumeena dela''. Presidentearen esanetan, emakumea ez bakarrik eragile politiko eta sozial bat, "baizik eta ekonomiaren protagonista bihurtzen ari da".

2011ko Berdintasunaren Foroaren barnean, Emakundek antolatutako "Emakumeen partaidetza erabaki eta eragin alorretan" izenburuko jardunaldia inauguratu du Arantza Quirogak astearte honetan Bilbon eta horren harian, egin ditu adierazpen hauek.

"Azken hamarkadan gizonezkoen merezimenduetan oinarritutako lan merkatuak aldatu du. Bereziki gizonezkoen alorretan izan du krisiak eragina, esaterako, eraikuntzan eta manufacturan. Emakumeak gailentzen diren alorrek (komunikazioa, zerbitzuak eta ogibide liberalak), berriz, hazkundea izan dute", baieztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea