Gizartea -
Gasteiz
Gasteizko Udaltzaingoak 250 gazta atzeman ditu zazpi establezimendutan
Marka bereko 250 gazta atzeman ditu Gasteizko Udaltzaingoak, etiketetan izandako irregulartasunengatik eta osasun-erregistroak iruzurrez erabiltzeagatik.
Udaltzaingoak Gasteizko zazpi establezimendutan merkaturatutako 250 gazta inguru atzeman ditu, etiketetan izandako anomaliengatik eta osasun-erregistroak iruzurrez erabiltzeagatik. Udaleko iturrien arabera, Udaltzaingoak salaketa bat jaso zuen urriaren amaieran, egoera horren berri ematen zuena.
Kontsumitzaileen osasuna zaintzeko, gaztak atzemanda geratuko dira saltokietan, gertaerak argitu arte. Gasteizko Udalak irregulartasunen berri eman dio Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren alorrari, egoera bera gerta litekeelakoan beste autonomia-erkidego batzuekin jarri da harremanetan. Udaltzaingoak dagokion atestatua bideratu du epaitegira.