Gizartea -

Elkarrizketa Radio Euskadin

'Diputatu asko izututa eta dardarka sartu ziren Parlamentuan'

Nuria de Gispert Kataluniako Parlamentuko presidenteak atzo Ganberan sartzerakoan diputatu katalanek bizi izan zutena azaldu du Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Atzokoa inoiz ez errepikatzea espero dut", azpimarratu du Nuria de Gispert Kataluniako Parlamentuko presidenteak atzo Bartzelonan izan ziren istiluetan bizitakoaren harira.

Radio Euskadin azaldu duenez, diputatu asko "dardarka sartu ziren" Parlamentuan eta beste batzuek "lipotimiak izan zituzten". Gainera, "manifestariek parlamentari batzuk ezagutu eta gurutzeak margotu zizkieten; diputatu itsu bati oinez joaten laguntzen dion txakurra kentzen saiatu ziren", deitoratu du.

De Gisperten ustez, Parlamentuaren aurrean bildu ziren 2.000 ''suminduak'' "talde antisistemetako kideak ziren eta ez zuten demokrazia berririk eskatzen, ezta sistema aldaketa bat ere".

Beldur handia izan zutela eta diputatu askok "mehatxuak eta erasoak" pairatu behar izan zituztela salatu du. "M-15 mugimenduko kideek atzoko istiluetan parte hartu bazuten, zilegitusun guztia galdu dute", nabarmendu du.

Horrez gain, De Gispertek uste du azken urteotan "talde antisistemekiko permisibitate gehiegi" izan dela eta atzoko istiluak permisibitate horren ondorio direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea