Gizartea -

TRAFIKOA

Zarautz eta Zumaia arteko bidea zabaldu dute, bi lekutan txandakako pasabidea emanez

Bi noranzkotan zabaldu dute bidea, eta luiziak izan diren lekuetan semaforoen jarri dituzte.

Getaria, ayer. Foto: EiTB.
Getaria, ayer. Foto: EiTB.
Getaria, ayer. Foto: EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumaia eta Zarautz lotzen dituen N-634 errepidea 16:00etan zabaldu dute, atzo eta gaur izandako bi lur-jausiren ondorioz itxita egon ondoren. Halere, bidea ez dute oraindik erabat garbitu, eta semaforoak jarri dituzte luiziak izan diren lekuetan, ibilgailuei txandakako pasabidea emateko.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, bi noranzkotan dago zabalik errepidea.

Azken orduotako euri-jasek eragin dituzte luiziak itsasertzeko bide horretan; atzo goizeko 09:30ean izan zan lehendabizikoa, Zumaia eta Getaria artean, eta bigarrena, gaur goizaldean, Zarautz eta Getaria artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Zarautz Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Zumaia Albisteak 634 errepide nazionala Getaria Zarauzko hondartza Luiziak