Gizartea -

San Sebastian eguna 2020

Donostiako haur danborradak ez du Easo Ederrik eta ohorezko damarik izango

Horixe erabaki du Aitor ikastolako gurasoen elkarteak, jorratzen dituzten berdintasun ildoarekin bat egiten ez duten pertsonaiak direla iritzita.

Aurtengo haur danborrada, Donostian. Argazkia: EITB
Aurtengo haur danborrada, Donostian. Argazkia: EITB
Aurtengo haur danborrada, Donostian. Argazkia: EITB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azkenean ez da Easo Ederrik eta ohorezko damarik izango 2020ko San Sebastian eguneko haur danborradan, Donostian. Aitor Ikastolako umeei zegokien ardura edizio horretan, eta guraso elkarteak erabaki du figura horiek ez dutela bat egiten eskolan lantzen duten berdintasunaren ildoarekin. Udalak ez dio inolako erreparorik jarriko erabaki horri, Euskadi Irratiari jakinarazi dionez.

Historikoki San Sebastian eguneko haur danborradaren erdigunean egon izan diren Easo Ederraren edo hiriko neskarik politenaren eta bere ohorezko damen figurak desagertzear egon daitezke. Aurten Aitor ikastolak aurrekaria ezarri du, baina beste bost ikastetxek ardura hori hartzeko eskubidea dute datozen urteetan, eta ikusteko dago zer egingo duten, bide bera jarraituko duten zantzuak egon arren.

1928tik haur danborradaren lehen lerroan egon diren figura hauek desagertzea ez da arazoa Udalarentzat, Jon Insausti zinegotziak Euskadi Irratian azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Danborrada Donostiako azken albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak