Gizartea -
Gertakaria Nafarroan
Gizon bat atxilotu dute beste gizon bat sastatzeagatik Tuteran
Gertakariak ekainaren 12an 04:00ak aldera jazo ziren Tuterako ostalaritza establezimendu baten alboan.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak Tuterako bizilagun bat atxilotu du ustez "bere bikotekideari zirikatzen ari zela eta" gizon bati lau sastada eman eta arma zuria erabiliaz beste gizon bati eraso egiteagatik.
Nafarroako Goi Buruzagitzako Poliziak A.S.Z inizialekin identifikatu du atxilotua. 43 urte ditu, Kolonbian jaio zen eta Tuteran bizi da.
Ekainaren 12an gertatu zen 04:00ak aldera Tuterako ostalaritza establezimendu baten alboan. Bertan, Aljeriako eta Marokoko bi gizon eta atxilotua eta bere bikotekidea elkartu ziren. Guztiak Tuteran bizi dira.
Aljeriako herritarra emakumearengana hurbildu zen eta berarekin izandako jarrerak bikotekidea molestatu zuen, eta jarraian eztabiadan hasi ziren.
Magrebtarrak establezimendutik kanpora bota zituzten eta irteeran bikotearekin topatu ziren. Momentu horretan A.S.Z inizialak dituen herritarrak biktimari eraso egin zion arma zuri batekin eta lau zauri egin zizkion. Larrialdi zerbitzuek biktima artatu eta Reina Sofia ospitalera eraman zuten.
Poliziaren esanetan, erasotzaileak alde egin zuen bere bikotekidearekin, baina atxilotu egin dute. Atxilotuari erabilera anitzeko labana bat kendu diote, eta atxilotua berak esan duenez erasoan erabilitako labana da.