Gizartea -

Euskararen alde

Araba Euskaraz 2011ren ospakizuna, Laudion

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak adierazi duenez, ikasgeletan "elkarbizitza baketsua eta demokratikoa bultzatu" behar dira.

Araba Euskaraz logotipoa 2011. Argazkia: www.arabaeuskaraz.net
Araba Euskaraz logotipoa 2011. Argazkia: www.arabaeuskaraz.net

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laudion Araba Euskaraz 2011 ospatzen ari dira, Arabako ikastolen aldeko urteroko festa, "Izan zirelako gara, garelako izango dira" lelopean.

Aurten baina, euskaltzaleen batasuna ospatzeaz gain, euskalkiei omenaldia ere agiten ari zaizkie, euskara batua sortu aurretik erabiltzen zirenak.

Gauzak horrela, lau kilometroko ibilbidea lau zatitan banatuta daude, Gontzal Mendibilen Bagare kanta lotura dutela. Arabar euskaldunentzako esparrua Herriko plazan dago, Bagare izenpean, gipuzkoarrek Bagera izenekoa dute parkean, Zuberotarrek Bagire Ugarten eta bizkaitarrek Bagara Ellakurin.

"Lau esparruetan adin guztietarako ekitaldiak ziango dira, familia giroa indartu nahi dugulako. Hala ere, azken esparruan kontzertu gehiago antolatu ditugu", esan du Ainhoa Uriarte Laudioko Ikastolako zuzendaria. Bildutako dirua, ikastola eraberritzeko erabiliko dute.

Laugarren aldiz egingo dute ekitaldia Arabako herri honetan, eta, aurten, herriko ikastoletako sortzaileei omenaldia egingo zaie.

Celaa, "jarrera etikoa" garatzearen alde

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak ekitaldiaren hasieran adierazi duenez, ikasgelak "zientzia eta ikerkuntza garatzeko guneak" bihurtu nahi dituzte, "elkarbizitza baketsua eta demokratikoa bultzatuz".

Celaarekin batera, Xabier Agirre Arabako jarduneko ahaldun nagusia izan da, beste hainbat agintariren artean.

Sailburuaren arabera, eskolak ideologien, pentsamenduen eta nortasun sentimenduen aniztasuna errespetatzeko lekuak izango beharko lirateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea