Gizartea -

Barakaldo

Bikotekideari eraso egin eta giltzapetuta uzteagatik atxilotu dute

43 urteko gizonezkoa da Ertzaintzak hiri bizkaitarrean atxilotu duen ustezko erasotzailea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo (ostirala) gauean Barakaldon bere bikotekideari eraso egin eta balkoian giltzapetuta uztea leporatuta. Biktima balkoian babestu zen gizonak eraso egiten jarraitu ez zezan.

Atzo 23:00ak inguruan Ertaintzak Beurko auzoko etxe bateko emakume bati eraso egiten ari zirela abisua jaso zuen.

Etxebizitzara gerturatutako agenteek eraikineko bigarren pisuan emakumea ikusi zuten balkoian, eta jakitea lortu zutenez, eztabaida baten ostean tratu txar fisikoak egin zizkion gizonezkoak. Antza denez, gizonezkoak ostikadak emanez eraso egin zion eta emakumea balkoian babestu zen, gizonak eraso egiten jarraitu ez zezan. Ustezko erasotzaileak etxetik alde egin zuen baina alde egin aurretik balkoian giltzapetuta utzi zuen emakumezkoa.

Agenteek emakumea lasaitu eta suhiltzaileen zain zeuden bitartean, ustezko erasotzailea etxe barrutik balkoiko atea ireki zuela ikusi zuten eta segituan etxera igo ziren. Bertan erasotzailea atxilotu zuten emakumeen kontrako indarkeria leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea