Gizartea -

Castro Urdiales

Surflari nafar bat egoera kritikoan erreskatatu dute Kantabriako hondartza batean

26 urteko gizonezkoak konortea galdu du uretatik atera denean. Bihotza geratu egin zaio, eta berriro martxan jartzea lortu badute ere, egoera kritikoan eraman dute ospitalera.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

26 urteko surflari nafar bat egoera kritikoan eraman dute Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo, Bizkaia), Castro Urdialeseko (Kantabria) Islares hondartzan ondoezak jota.

DYA Kantabriak jakinarazi duenez, gizonezkoak konortea galdu du uretatik atera denean.

Hasieran lekukoek artatu dute surflaria, eta gero DYAkoek desfibrilagailua erabili dute. Azkenean, pultsua eta arnasa berreskuratzea lortu dute, eta UVI mugikor batean eraman dute egoera kritikoan ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Surfa albisteak Eguneko albisteak Albisteak Kantabria gaur Euskadiko kostaldea albisteak