Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon bat atxilotu dute Getxon, emazteari labana batekin mehatxu egitea leporatuta
Gizonak udaltzainak iritsi aurretik ihes egin zuen, baina minutu batzuk geroago atxilotu zuten, emazteari labana handi batekin mehatxu egitea leporatuta.
Agentziak | Erredakzioa
Getxoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du, bien arteko eztabaida baten ostean emazteari labana handi batekin mehatxu egitea leporatuta, Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Asteazkenean, 13:00ak aldera, Udaltzaingoak negarrez ari zen emakume baten telefono dei bat jaso zuen. Laguntza behar zuela esan, baina ez zuen horren arrazoia azaldu.
Udaltzainak bikotearen etxera joan ziren, eta emakumeak azaldu zien senarrak labana handi batekin mehatxu ziola, alabaren aurrean, eta hark esku hartu behar izan zuela minik ez egiteko.
Gizonak udaltzainak iritsi aurretik ihes egin zuen, baina bikotearen etxe ondoan dagoen apustu-establezimendu batean topatu zuten minutu batzuk geroago.
Bertan atxilotu zuten, eta epailearen esku utzi zuten ondoren, beharrezko eginbideak bukatutakoan.