Gizartea -

Istripua

83 urteko gizon bat hil da Etxebarrin, kamioi batek harrapatuta

Baskoniako zubian izan da istripua, 11:30ean. Gorpua kendu arte errepidea itxita egon da.

Kamioia, harrapaketa izan den lekuan. Argazkia: @ikersalgadoser1
Kamioia, harrapaketa izan den lekuan
Kamioia, harrapaketa izan den lekuan. Argazkia: @ikersalgadoser1

Agentziak | Erredazkioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

83 urteko basauritar bat hil da Etxebarrin, ostiral honetan, kamioi batek harrapatuta, Baskoniako zubian, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 11:30 aldera jazo da. Kamioi batek oinezko bat harrapatu du ordu horretan N-634 errepideko 105. kilometroan, Baskoniako zubian, Etxebarrin.

Osasun-langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin oinezkoa salbatzeko.

Ertzaintzak errepidea itxi, eta ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Gizonaren gorpua kendu arte errepidea itxita egon da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Basauriko berriak Bizkaia EAE Gizartea Bizkaizko trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Gasteizen Eguneko albisteak Albisteak Etxebarri azken ordukoa Harrapatzeak gaur Trafiko istripuen biktimak