Literatura -

300 urte beteko ditu

80 euro minutu bakoitzeko kostua du Liburutegi Nazionalaren mantenuak

Horrela argitu du Gloria Perez-Salmeron erakunde honen zuzendariak. Abenduaren 13tik aurrera 300 urte ospatuko ditu eta horren harian, haibat ekitaldi prestatu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gloria Perez-Salmeron Espainiako Libutegi Nazionalaren zuzendariak baieztatu duenez, "hura mantentzeak 80 euro minutu bakoitzeko kostua du". Urtebete darama karguan Perez-Salmeron. Honen iritzian, pozik dago denbora honetan "Plan Estrategikoa jarraitzen ari" direlako.

Perez-Salmeronek azaldu duenez, Liburutegi Nazionalak zenbait ahulezia ditu. "300 urteko erakundea eta historiak pisu handia du, baina era positiboan. Urte asko eman dira modu zehatz batean lan egiten, kudeaketaren benetako eraginkortasuna bilatu gabe, baina bai zerbitzu publikoaren eraginkortasuna", argitu du.

Zentzu honetan, "ordutegiei begira, baliteke zenbait aldaketa egitea". "Liburutegiaren irekiera batzutan ez da behar bezala optimizatzen eta litekeena da formula berriak bilatu behar izana, batez ere on line zerbitzu baten alde egitea", argudiatu du zuzendariak.

300 urte beteko ditu erakunde honek abenduaren 13an. Horren harian, 300 ekitaldi inguru prestatu dituzte, herritarrei nahiz goi mailako agintariei zuzendutakoak, haien artean, 2012ko martxorako ate irekien egun bat ospatuko dute. Data horrek "aro berri bat" suposatuko du Liburutegiarentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea