Gizartea -

Euskararen alde

Milaka lagunek hartu dute parte Laudion Araba Euskaraz 2011 festan

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak adierazi duenez, ikasgeletan "elkarbizitza baketsua eta demokratikoa bultzatu" behar dira.

Araba Euskaraz logotipoa 2011. Argazkia: www.arabaeuskaraz.net
Araba Euskaraz logotipoa 2011. Argazkia: www.arabaeuskaraz.net

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laudion Araba Euskaraz 2011 ospatu dute igande honetan, Arabako ikastolen aldeko urteroko festa alegia, "Izan zirelako gara, garelako izango dira" lelopean.

Aurten baina, euskaltzaleen batasuna ospatzeaz gain, euskalkiei omenaldia ere agiten diete, euskara batua sortu aurretik erabiltzen zirenak.

Gauzak horrela, lau kilometroko ibilbidea lau zatitan banatuta izan dute, Gontzal Mendibilen Bagare kanta lotura hartuta. Arabar euskaldunentzako esparrua Herriko plazan egon da, Bagare izenpean, gipuzkoarrek Bagera izenekoa izan dute parkean, Zuberotarrek Bagire Ugarten eta bizkaitarrek Bagara Ellakurin.

Laugarren aldiz egin dute ekitaldia Arabako herri honetan, eta, aurten, herriko ikastoletako sortzaileei omenaldia egin zaie.

Celaa, "jarrera etikoa" garatzearen alde

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak ekitaldiaren hasieran adierazi duenez, ikasgelak "zientzia eta ikerkuntza garatzeko guneak" bihurtu nahi dituzte, "elkarbizitza baketsua eta demokratikoa bultzatuz".

Celaarekin batera, Xabier Agirre Arabako jarduneko ahaldun nagusia izan da, beste hainbat agintariren artean.

Sailburuaren arabera, eskolak ideologien, pentsamenduen eta nortasun sentimenduen aniztasuna errespetatzeko lekuak izango beharko lirateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea