Gizartea -

Trafikoa

Bermeoko bizilagun bat hil da Errioxan izandako istripu batean

37 urteko gizonezkoa bart hil da bere autoak beste baten kontra jo ostean, AP-68 autobidean. Beste bi lagun larri zauritu dira.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bermeoko 37 urteko bizilagun bat hil da bart eta beste bi pertsona larri zauritu dira AP-68an, Lardero parean (Errioxa), izandako trafiko istripu batean.

Ezbeharra asteleheneko 22:30ean jazo da, autobideko 125 kilometroan, Zaragozarako noranzkoan, Errioxako Guardia Zibilak jakinarazi duenez.

Argitu gabeko arrazoiak tarteko, bi autok talka egin dute. Zauritutako bi pertsonak, 25 eta 23 urteko gizon-emakumeak, auto barruan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte bertatik. Ondoren, Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dituzte, larri zaurituta.

Hildakoa Logroñoko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute.

Istripuaren ondorioz, autobidea itxita egon da Zaragozako noranzkoan 02:45 arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bermeo Herriak eta Hiriak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko-istripu hilgarriak AP68 autobidea gaur Logroño azken ordukoa