Gizartea -

heriotza

Bi gizon atxilotuta Irunen eta Motrilen, Granadan eraikitzaile baten hilketa egotzita

Higiezinen sustatzailearen gorpua bere etxebizitzatik gertu dagoen zelai batean aurkitu zuten azaroaren 12an.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona atxilotu dituzte, bata Irunen (Gipuzkoa) eta bestea Motrilen (Granada), azaroaren 12an Calahondan (Granada) sastakatuta agertu zen 72 urteko higiezinen sustatzaile baten hilketa egotzita, Polizia Nazionalak ostegun honetan jakitera eman duenez.

Poliziak ohar baten bidez zabaldutakoaren arabera, adin ertaineko bi gizon dira, eta pertsona horren heriotza bortitzarekin lotura omen dute.

Motrilen atxilotutakoa epailearen esku geratu da gaur goizean, eta ikerketa bukatu arte sumarioa sekretupean mantentzen duela jakinarazi du epaileak.

Higiezinen sustatzailearen gorpua bere etxebizitzatik gertu dagoen zelai batean aurkitu zuten azaroaren 12an.

Plastikotan bilduta aurkitu zuten, eta sastakadak, hematomak eta kolpeak omen zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Delituak azken ordukoa Espainia bideoak Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak Erailketak albisteak