Gizartea -

Eusko Jaurlaritza

Indarkeria matxistak haurrengan duen eraginaz ohartarazteko kanpaina

Familian indarkeria mota hori pairatzen duten adingabeak biktima gisa sailkatuko ditu Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako Zuzendaritzak. Bizi duten arazoa agerian utzi nahi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako Zuzendaritzak indarkeria matxista pairatzen duten adingabeek dituzten arazoen inguruko sentsibilizazio kanpaina jarri du martxan.

Herrizaingo Sailak ohar batean jakinarazi duenez, kanpainak haur eta gazte horiek bizi duten "arazo larria agerian utzi nahi du", eta euren "garapen emozionala arriskuan" dagoela azaldu du.

Zuzendaritzaren arabera arazo hau "apenas ikusten da gizartean" eta egoera horretan zenbat adingabe dauden islatzen duten estatistika datu ofizialen gabeziak arazoa "are ikustezinago" egiten duela azpimarratu du.

Horregatik, administrazio publikoaren lehen betebeharra datu horiek biltzea izango dela jakinarazi dute eta Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Euskal Behatokiak horretan lagunduko diela gaineratu du.

Arretarako Telefono Zerbitzura egindako deiei esker bildu dira orain arteko datuak EAEn. Iaz telefono horretara deitu zuten 1.604 emakumetatik 625ek (% 39ak) haurrik ez zutela erantzun zuten, 707k (% 44ek) adingabeak ziren seme-alabak zituztela erantzun zuten, eta 122k (% 7,6ek) adin nagusiko seme-alabak zituztela esan zuten. 150 emakumek, berriz, ez zuten horren inguruko informaziorik eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea