Gizartea -
Marconi industrialdea
Emakume baten gorpua aurkitu dute Madrilgo zabortegi batean
"Hilabeteak" eman ditu hilik. Espainiako Poliziaren Homizidio Taldeak eta Indarkeria Delituen Polizia Zientifikoak ikerketa abiatu dute.
Agentzia | Erredakzioa
Emakume baten gorpua aurkitu dute Marconi industrialdeko zabortegi batean, Madrilen. Gorpua koltxoi baten zorroan bilduta agertu da. Denbora asko zeraman hilik, eta dagoeneko desegiten hasia zen. Emakumeak 54 urte zituen, eta espainiarra zen.
Espainiako Poliziak jakitera eman duenez, emakume batek topatu du gorpua 01:15 aldera, M-45 errepidearen alboan dagoen zabortegian.
Bertaratu direnean emakumeak hilik "hilabeteak" eman dituela egiaztatu dute poliziek.
Espainiako Poliziaren Homizidio Taldeak eta Indarkeria Delituen Polizia Zientifikoak ikerketa abiatu dute.