Gizartea -
Iragan ostegunean
Durangon hil zen emakumearen bikotea atxilotu du Ertzaintzak
Hasierako ikerketen arabera, emakumeak bere buruaz beste egin zuen, baina Ertzaintzak orain beste aukera batzuk zabaldu ditu.
Erredakzioa
Iragan ostegunean Durangon hil zen emakumearen bikotea atxilotu du gaur Ertzaintzak. Emakumea leiho batetik erori eta, ordu batzuk beranduago, ospitalean hil egin zen.
Hasierako ikerketen arabera, emakumeak bere buruaz beste egin zuen, baina Ertzaintzak orain beste aukera batzuk zabaldu ditu. Ondorioz, gizonezkoa atxilotu egin dute.
Ezbehar honen inguruko ikerketa zabalik dago eta, Herrizaingo Sailak azaldu duenez, ez dute baztertu emakumeak bere buruaz beste egin izana.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea