Gizartea -
Saria
Federico Mayor Zaragozari emango diote 2019ko Rene Cassin saria
"Bakearen, hezkuntzaren eta giza eskubideen alde egindako ekarpenagatik" erabaki du Jaurlaritzak UNESCOren zuzendari ohiari ematea golardoa. Hilaren 10ean jasoko du.
EiTB.EUS
Federico Mayor Zaragozari emango dio Eusko Jaurlaritzak Rene Cassin 2019 Saria, "bakeari, hezkuntzari eta giza eskubideen alde egindako ekarpenagatik". Eusko Jaurlaritzak urtero ematen du saria; aurten Iñigo Urkullu lehendakariak abenduaren 10ean egingo du ematea, asteartearekin, hau da, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, Lehendakaritzan egingo den ekitaldi batean.
Epaimahaik nabarmendu egin ditu Mayor Zaragozak "garrantzi handiko ekarpenak" egin dituela bakearen, hezkuntzaren eta giza eskubideen alde; halaber, gorapitatu egin ditu saridunaren "lanaren eta irakaspenaren inpaktua”, maila globalean nahiz tokikoan. Epaimahaiaren iritziz, Mayor Zaragozak "grina eta arduraldi berarekin lan egin du goren mailako ekimen globaletan zein tokiko eta kaleko proiektu xumeetan". Federico Mayor Zaragozaren hautagaitza UNESCO Etxeak proposatua da.
Gainera, balioetsi egin dute Federico Mayor Zaragozak Euskal Herriarekiko erakutsi izan duen "hurbiltasun berezia"; "momenturik latzenetan" izena, babesa, aholkularitza eta harremanak eman zizkien "ekimen ugariri, gure herrialdean bakea eta adiskidetzea lortu nahi zutenei". "Bere bake-hazia izan zen erakutsi zigunetako bat bakearen, memoriaren eta adiskidetzearen bidea, bakearen kulturarena, non, estropuz egin arren, aurrera jarraitzen dugun herri gisa, eta espero dugu urte askotarako bera bidelagun dugula", adierazi du epaimahaiak.
UNESCOren Zuzendari Nagusia, 1987tik 1999ra bitartean
Federico Mayor Zaragoza UNESCOren Zuzendari Nagusia izan zen 1987 eta 1999 urte bitartean. NBEko Idazkari Nagusiak eskatuta, aitzindari izan da Zibilizazioen Aliantzan, eta buru izan da Heriotza Zigorraren aurkako Nazioarteko Batzordean. Sortzaile eta presidente izan da Cultura de Paz Fundazioaan eta DEMOSPAZen (Giza Eskubide, Demokrazia, Bake Kultura eta Ez Indarkeriaren Institutua da azken hori).
Rene Cassin Saria Eusko Jaurlaritzak sortu zuen, beren jardunaren bidez gure gizartean giza eskubideen balioak sustatzen laguntzen duten pertsona fisiko edo juridikoen lana jendaurrean aitortzeko. Sariak Rene Cassinen izena hartu zuen; hori 1887an Baionan jaio zen, eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren inspiratzaile nagusitzat hartzen da. 1968an Bakearen Nobel Saria jaso zuen.