Gizartea -

Ezbeharra Araban

Gizon bat hil da Zambranan izandako istripu batean

Bi ibilgailuk talka egin dute N-124 errepidean, eta gidarietako bat harrapatuta geratu da. Bertan hil da. Beste gidaria zaurituta eraman dute erietxera.

Istripua gertatu den lekua. ETBren bideo batetik ateratako argazkia
Istripua gertatu den lekua
Istripua gertatu den lekua. ETBren bideo batetik ateratako argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil eta beste bat zauritu da gaur Zambranan (Araba), N-124 errepidean izandako trafiko ezbehar batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Horren arabera, bi ibilgailuk talka egin dute eta autoetako bat irauli egin da. Hain justu, gidaria auto barruan harrapatuta geratu da. Suhiltzaileek atera dute, baina bertan hil da.

Horrez gain, beste autoaren gidaria zaurituta eraman dute Miranda de Ebroko Santiago erietxera. Ez dute horren zaurien larritasunaren berri eman.

Ezbeharra 12:00ak aldera jazo da, Gasteizko noranzkoan, eta ez da ilararik sortu, baina hiru erreietako bi itxi behar izan dituzte. Hala, Ertzaintzak zirkulazioa bideratu behar izan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Trafiko-istripu hilgarriak