Gizartea -

Lan-istripua

Langile bat zauritu da Lemoan, zuhaitz bat gainera erorita

Beharginak hanka hautsi du eta Galdakaoko ospitalera eraman dute helikopteroan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 urteko langile bat zauritu da ostegun honetan Lemoan (Bizkaia) izan den istripuan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra Bolunburu auzoan gertatu da, 12:50 inguruan. Beharginari arbola bat erori zaio gainera eta hanka batean haustura izan du.

Galdakaoko ospitalera eraman dute Ertzaintzaren helikopteroan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaia Lana Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lemoa