Gizartea -

Indarkeria matxista

Donostiako Udalak gaitzetsi egin du emakume bati egindako eraso matxista

Joan den asteartean, gizon batek labanaz eraso egin zion bere bikotekideari Amara auzoko etxebizitza batean.  

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak aho batez gaitzetsi du joan den asteartean emakume batek jasan zuen eraso matxista.

Gertakariak Amara auzoko etxebizitza batean jazo ziren. Gizonak labanaz egin zion eraso bere bikotekideari eta emakumea Donostia Ospitalean artatu behar izan zuten.

Ertzaintzak Lasarten topatu eta atxilotu zuen erasotzailea, soinean labana zeramala.

Udalak bere babesa eta elkartasuna adierazi dizkio biktimari eta ikerketa ahalik eta azkarren egin dezala eskatu dio epaitegiari.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Sexu erasoak