Gizartea -

COP25

'Ekintza Klimatikoaren Finantzaketa' aztergai gaur, Euskadik antolatuta

Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, berak antolatutako topaketa 10:00etan hasiko da Madrilgo Ifeman, '+25' Agenda Ofizial Berdea'ren barruan.

Hainbat pertsona Ifeman sartzeko zain. Argazkia: EFE
Hainbat pertsona Ifeman sartzeko zain.
Hainbat pertsona Ifeman sartzeko zain. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak antolatutako 'Ekintza Klimatikoaren Finantzaketa' jardunaldia egingo da gaur, abenduak 9, Madrilen, COP24 Klimaren Goi-bileran.

Jaurlaritzak berak jakitera eman duenez, topaketa 10:00etan hasiko da Madrilgo Ifeman, '+25' Agenda Ofizial Berdea'ren barruan. Iñaki Arriola EAEko Ingurumen, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitza sailburuak inauguratuko ekitaldia, Hugo Moran Espainiako Ingurumen Estatu idazkaria ondoan duela.

Ihobe, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikotik esan dute "goi mailako ekimena" izango dela: bi ponentzia aurkeztuko dituzte eta mahai inguruak izango dira ondoren.

Lehenak, herrialde ikuspegitik finantzazio klimatikoaren inguruan zer egin daitekeen aztertuko du eta bertan parte hartuko du Franz Untersteller Baden-Wüttembergeko Gobiernuaren Ingrumen, Klima Babes eta Sektore Energetikorako ministroak.

Ondorengo eztabaida mahaian izango dira Yvon Slingenberg Europako Batasuneko Ekintza Klimatikorako Zuzendaritza Nagusiko zuzendaria, Juan Pedro Yllanes Baleareetako Gobernuaren Trantsizioa Energetikorako eta Sektore Produktiboetarako sailburua, Mireia Molla Valentziako Gobernuko Nekazaritza, Landa Garapen, Larrialdi Klimatiko eta Trantsizio Ekologikorako sailburua eta Juan Espadas FEMP Klimaren Aldeko Espainiako Herrien Sareko presidentea.

Bigarren ponentzia sektore pribatuaren perspektibatik izango da eta Mikel Gonzalez-Eguino BC3ko ikertzaile eta EHUko irakasleak hitz egingo du.

Mahai-inguruan Birthe Bruhn-Leon (Europako Inbertsio Bankua), Divya Mankikar (CalPERS), Jose Manuel Marques (Espainiako Bankua), Francisco Javier Garayoa (Espainiako Inbertsio Sozial Arduratsurako Foroa), Gonzalo Saenz de Miera (Ekonomia Energetikoaren Espainiako Elkartea), Javier Santos Beorlegui (Iberia).

Amaieran, ondorioak atera eta Elena Moreno EAEko Ingurumen sailburuordeak itxiko du jardunaldia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Eusko Jaurlaritza Espainia argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril Larrialdi klimatikoa Arabiar Emirerri Batuetako klimari buruzko goi-bileraren helburuak