Gizartea -
Euskara ikasteko
Udako Barnetegietan izena emateko matrikulazio kanpaina abian da
Uda Barnetegiek eguneko 24 orduetan euskaraz bizitzeko aukera ematen dute. Euskaltegi askok eskaintzen dute Udako Barnetegietan parte hartzeko aukera.
Erredakzioa
Udako Barnetegietan izena emateko matrikulazio kanpaina aurkeztu eta egitasmoaren inguruko informazioa eman du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea den Lourdes Auzmendik Zornotzako Barnetegian egin den prentsaurrekoan.
Auzmendirekin batera izan dira HABEko zuzendri Iñaki Uribe eta Zornotzako Barnetegiko zuzendari Maribi Zubiaga ere. Uda Barnetegietan izena emateko deia egin dute denek. Izan ere, barnetegi horiek euskara praktikatzeko sortu ziren, bereziki ikasturtean zehar euskaltegietan ikasten ari zirenentzat eta horrexek jarraitzen du helburu nagusia izaten.
Euskara ikasi nahi duten askok, ez daukate euskara erabili eta praktikatzeko aukerarik euren ingurune hurbilean. Beraz, Uda Barnetegiek eguneko 24 orduetan euskaraz bizitzeko aukera ematen diete ikasle horiei.
Euskaltegi askok eskaintzen dute Udako Barnetegietan parte hartzeko aukera: AEK-k, Zornotzako Barnetegiak, Bilbo Zaharrak, Gabriel Arestik, IKAk, Maizpidek eta Uribarrik. Edonork har dezake parte Uda Barnetegietan, baina parte hartzaile gehienak 31-45 urte bitartekoak dira. Barnetegiak euskara ohikoa den ingurune linguistikoetan egoten dira. Hauek dira egonaldia egin daitekeen lekuetako batzuk; Aduna, Lazkao, Oñati, Arantza, Bakaiku, Lesaka, Zugarramurdi, Forua, Muxika eta Zornotza.
Hizkuntza Politikako sailburuordea den Lourdes Auzmendiren hitzetan, euskaraz bizitzeko eta euskara ikasteko "aukera zabala" eskaintzen dute Uda Barnetegiek.
"Ingurune euskaldunean, giro atsegonean, bi edo lau astez euskara praktikatzeko aukera ematen dute. Eta garrantitsuena dena, ikasketa hori lagun artean egiten da, giro onean eta ondo pasatzeko helbururekin", Sailburuordeak baieztatu du. Modu berean gehitu du 1993/1994 ikasturtean sortu zirenetik ibilbide luzea egin dutela Uda Barnetegiek, eta izugarria izan dela sortu zenetik hona arte egin duten lana eta lortutako emaitzak oparoak. "Euskal hiztun berriak sortzeko nahiz euskara erabiltzaileen kopurua areagotzeko euskaltegiek nahiz Udako Barnetegiek egiten duten lana garrantzia handikoa da. Hori dela eta, aurten garrantzia berezia eman diegu euskara praktikatu, erabili eta hobetu nahi duten pertsona horiei guztiei bertan parte hartzeko deia egin diegu", azpimarratu du.
HABEko zuzendaria den Iñaki Uribek ere euskraren irakaskuntzan nahiz ikaskuntzan Uda Barnetegiek betetzen duten funtzioaren garrantzia azpimarratu du: " Ez dago zalantzarik euskara ikasi nahi duenarentzat euskaraz egitea dela eraginkorrena, baina eukaraz egiteko aukerak izan behar ditu hiztun horrek. Eta zer hoberik aukera hori sortzeko Uda Barnetegiak baino?". Bere esanetan, 2010ean 1.652 lagunek hartu zuten parte Uda BArnetegietan eta aurten kopuru hori gainditzea espero du.
"Estrategikoa da oso euskaltegien lana, baian estreteghiakoa da, era berean,Uda Barnetegiek betetzen duten funtzioa ere. Beraz, Uda Barnetegi horiek indartzea dagokigu guztioi, elkarlaneran. Garai hauetan inoiz baino beharrezkoagoa da elkarlana, euskararen normalizaiziorako bidean urrats guztiak garrantzitsuak baitira", gehitu du.
Azkenik, Zornotzako Barnetegiko zuzendari Maribi Zubiagak azaldu du eskertzekoa dela HPSko sailburuode Lourdes Auzmendi eta HSBEko zuzendari Iñaki Uribek Barnetegien aldeko matrikulazio kanpaina hai abian jartzea, eta baita Uda Barnetegiei egindako lanaren erreknozimendua ere.
Gainera, bere ustez, Uda Barnetegiek betetzen dute funtzio estrategikoa ukaezina da, askok euskaraz bizitzeko aukera bakarra direlako, aisialdiaz eta lagunartean euskaraz gozatzeko duten aukera bakarra. Bere hitzetan horrek uste baino garrantzia handiagoa du, euskararekiko harremanak sendotu eta indartzen dituelako eta eta ikas-prozesua arintzen duelako.
"Baina ezin dugu ahaztu garai gogorrak bizi ditugula eta ikasleak ezin ditugu gehiago zamatu. Etorkizunari begira beldur gara prezioak matrikulazioan izan dezaketen eraginaz. Horrexegatik eskatzen diogu administrazioari konpormisoa, nahiz eta berarentzat ere garai gogorrak izan, konpromisoa ikasleak etorri barik geldi ez diatezen diruagatik".