Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Kartzelan sartu dute gizon bat ustez bikotekidea Durangon hiltzeagatik
Durangoko genero-indarkeriaren delituetaz arduratzen den epaileak baldintzarik gabeko espetxeratzea ezarri dio.
Erredakzioa
Durangoko genero-indarkeriarako epaileak espetxera bidali du gizon bat ustez bikotekidea Durangoko industrialdean hiltzeagatik, Efe albiste agentziak jakinarazi duenez.
Emakumea ekainaren 16an hil zen industria-nabe batetik erori ostean; emakumea bertan bizi zen etxerik gabeko beste pertsona batzuekin. Emakumea azkenik ospitalean hil zen ordu batzuk beranduago.
Hasiera batean bere buruaz beste egin zuela uste izan zuen Ertzaintzak, baina ondorengo ikerketek jazoera argitu zuten eta asteartean emakumearen bikotekidea atxilotu zuten.
Goizean epailearen aurrera eraman dute, eta baldintzarik gabeko espetxeratzea ezarri dio.