Gizartea -

Trafikoa

Bi pertsona zauritu eta ilarak sortu dira N-1ean, Villabonan, izandako istripuan

Irungo noranzkoan sortu dira ilarak, eta GI-631 errepidean, Zestoan, izandako beste istripu batek pilaketak eragin ditu AP-8an.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Istripu ugari izan dira gaur errepide sareko hainbat lekutan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Larriena N-1ean, Villabonan (Gipuzkoa), jazo da. Bi ibilgailuk talka egin dute eta bi pertsona zauritu dira. Ondorioz, zortzi kilometroko pilaketak sortu dira Irungo noranzkoan. 

Horrez gain, GI-631 errepidean, Zestoa parean (Gipuzkoan), beste bi ibilgailuk izan dute istripua, eta pertsona bat zauritu da. Ilarak sortu dira Zumarragarako noranzkoan, eta AP-8ari eragin diote (hiru kilometro ilarak sortu dira bertan).

Azkenik, A-8an, Basaurin (Bizkaia), bi istripu izan dira Irungo noranzkoan. Pilaketak sortu dira, baina arazoak 09:15erako konponduta zeuden.

Villabonako ezbeharra 07:35ean jazo da. Bi ibilgailuk talka egin dute, eta horietako bat errepidean iraulita geratu da. Gidaria auto barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera ondoren, ospitalera eraman dute. Horrez gain, beste pertsona bat zauritu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Villabona Albisteak Errepideko istripuetan zauritutakoak