Gizartea -
Azoka berezia
Azoka berezia Urretxu eta Zumarragan Santa Luzia ospatzeko
Santa Luzia azokako protagonista nagusia zaldi-azienda da. Aurtengo lehiaketan 135 buru izango dira
eitb.eus
Urretxu eta Zumarragako kaleak Santa Luzia eguneko azokaren eszenatoki izango dira abenduaren 13 honetan. Beste urte betez azokak kaleak hartuko ditu. 393 postu jarriko dituzte. Baserriko produktuak, ganadua, gozoak eta artisautza izango dira.
Santa Luzia azokako protagonista nagusia zaldi-azienda da. Aurtengo lehiaketan 135 buru izango dira: 37 pottoka, 79 Euskal Herriko mendietakoak eta 21 haragitarakoak. Baserritarrek ganadua erosi eta saltzeko ere baliatuko dute eguna.
Horrez gain, bi herriek partekatzen duten Areizaga-Kalebarren enparantzan kapoi eta oiloen lehiaketa izango da.
393 postuetatik 258 Zumarragan jarriko dituzte eta 135 Urretxun. Salmenta postuetan, hainbat produktu erosi ahalko dira: frutak eta barazkiak, ahate produktuak, erroskillak, gaztak, esnekiak, hestebeteak, loreak eta landareak, ogiak, taloak, gozoak, turroiak... Nekazaritzako tresnak eta makinak ere izango dira salgai.
Egitarau zabala prestatu dute Urola Garaian eta Arabako Errioxako ardoaren azoka ere izango da. Antzarekin aritzen diren txakurren erakustaldia ere izango da. Kaleetan, berriz, trikitilariak, txistulariak, dultzaineroakā¦ izango dira.
Kirol aukera zabala ere izango da: aizkolariak, harri-jasotzaileak, idi-demak eta Urretxuko Ederrena pilotalekuan Binakako Txapelketako pilota partidak, besteak beste