Gizartea -

Gertakaria

Sestaoko biktima garraiatzen zuen autoaren gidaria atxilotu dute

Auto bat errepidetik atera eta ibilgailuko kopilotua hil da ezbeharrean. Antza denez, hildako emakumeak ez zuen segurtasun-uhala.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sestaon (Bizkaia) goizaldean hildako emakumea garraiatzen zuen autoaren gidaria atxilotu du udalerriko Udaltzaingoak, istripuan ustez bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egin izanagatik, Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.

Ezbeharra 02:30ean jazo da, Opel Vectra auto bat BI-644 errepidetik atera denean. Ibilgailuko kopilotua hil da eta, dirudienez, emakumeak ez zeraman segurtasun-uhalik.

Iturri berdinen arabera, ibilgailuko gidaria zauritu da eta Barakaldoko Gurutzeta ospitalera eraman dute. Bide-segurtasunaren aurka ustez delitu bat egin izanagatik atxilotuta eraman dute dagoeneko, positibo eman baitu alkohol eta estupefaziente kontrolean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea